Kafe eta kaña tertulia, feminismoa ardatz hartuta

Aiurri 2021ko eka. 24a, 21:16

Aiztondoko neska gazteek Akain talde feminista osatu dute, dinamika berriei ekiteko prest. 

Pasa den ostegunean, asanblada irekia izan zuten taldea aurkeztu eta helburuak helarazteko. Gaur, kafe eta kaña artean, ligatzerako orduan izandako esperientziak kontatu dituzte, hala nola; auto-konfiantza, ezusteak, epaiak, erasoak, aurreiritziak eta hainbat arloren inguruan aritu dira hitz egiten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!