Eskuz binakako Santio Txapelketa martxan da

Aiurri 2021ko eka. 25a, 12:23

Gaur arratsaldean (ekainak 25) hasiko da eskuz binakako Santio Txapelketa eta uztailak 28ra bitarte luzatuko da. Behar Zana pilota elkarteak antolatutako txapelketan bi maila egonen dira: nagusiak eta gazteak. Gainera, ikusleak frontoira sartzeko aukera ere egongo da.

Behar Zana Pilota taldeak antolatuta, aurtengoan gazte mailako eta nagusi mailako txapelketak jokatuko dira. Guztira 17 bikotek hartuko dute parte: 9 nagusi mailan eta 8 bikotek gazte mailan.

Esan bezala, gaur, ekainaren 25ean, hasiko da txapelketa eta nagusi mailako final zortzirenetako partida bat jokatuko da. Partida Zabala-Beloki (Zazpiturri) eta Artetxe-Elolaren (Intza) artekoa  izango da.
 

Ekainak 29, 18:00etan – 1/4- Nagusiak

  1. Lizaso-Urbieta I (Behar Zana) eta Urkizu-Labaka (Hernani)
  2. Urmeneta-Aranguren (Eple) eta Egiguren-Etxeberria (Tolosa)

Uztailak 1, 18:00   - 1/4 Nagusiak

  1. Urbieta I-Ormazabal (Behar Zana) eta ekainak 25eko irabazlea
  2. Olano-Esnaola (Irurtzun-Behar Zana) eta Eskudero-Urruzola (Gazteleku-Usurbil)

Uztailak 8  ½ Nagusiak

  1. Ekainak 29ko irabazleak
  2. Uztailak 1eko irabazleak

Uztailak 13, 18:00etan – 1/4 Gazteak

  1. Aburuza-Jauregi (Behar Zana) eta Uitzi-Oiartzabal (Hernani)
  2. Olasagasti-Iraola (Behar Zana) eta Etxeberria-Olaiz (Oiarpe)

Uztailak 15, 18:00 - 1/4 Gazteak

  1. Aranburu Anaiak (Behar Zana) eta Sorondo-Olaizola (Alde Zaharra-Añorga)
  2. Iraeta-Gabirondo (Tolosa) eta Arrillaga-Beloki (Gazteleku)

Uztailak 22  ½ Gazteak

  1. Uztailak 13ko Irabazleak
  2. Uztailak 15eko Irabazleak

Finala Uztailak 28, 18:00etan

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!