Eskuz binakako Santio txapelketa

Irune Alfonso 2021ko eka. 25a, 21:18

Behar Zana pilota taldeak antolatutako  txapelketa hasi da gaur arratsaldean Beharzana pilotalekuan

Maila nagusiko final zortzirenetako aurre-kanporaketa partida jokatu da. Partida Zabala-Beloki (Zazpi Iturri, Amezketako elkartea) eta Artetxe-Elolaren  (Intza, Lasarteko taldea) artekoa izan da.
Amezketarrak nagusitu dira 22-5 lasartearren aurka. 

Guztira hamazazpi bikotek hartuko dute parte; bederatzik maila nagusian eta zortzik gazteen mailan. 

Partidak uztaila osoan zehar izango dira, astearte eta ostegunetan arratsaldeko 18:00etan. Azpimarratzekoa da ikusleak pilotalekura sartzeko aukera izango dutela indarrean dauden segurtasun neurriak betez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!