Julen Zelarain 13/13 epaiketan auzipetutako billabonatarrari elkartasuna eta babesa adierazteko egin dute eserialdia. Malkar plazan elkartu, eta, Kale Berrian zehar jarri dituzte aulkiak. Eserleku guztiak betetakoan, hamabost minutu igaro dituzte bertan.