LGTBIQ+ komunitatearen nazioarteko eguna

Irune Alfonso 2021ko eka. 28a, 19:20

Lurgatz talde feministak "Harrotu eta margotu" lelopean ekitaldia antolatu du. Goizean hasi dira Olaederra Kiroldegiko egurrezko hesia margotzen. Zuriz prest utzi dituzte arratsaldean koloreztatzeko. 18:00etan hasi da ekitaldia eta jende ugari bildu da hesia margotzera. Aniztasunaren alde; LGTBIQ+ komunitatearen eskubideak defendatzeko, borrokatzeko eta aldarrikatzeko eguna izan da. 
Akain talde feministak ere parte hartu du ekitaldian. Indarrak batuta elkartasuna eta aniztasuna adieraziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!