Santio txapelketako final laurden nagusiak

Irune Alfonso 2021ko eka. 30a, 15:47

Astearte eta ostegunetan jokatzen dituzte partidak. Atzo Umerneta-Aranguren (Eple) bikotea nagusitu zen  Egiguren-Etxeberriaren (Tolosa) aurka. Pilota partida 22-8 emaitzarekin amaitu zen. 

Olano-Esnaola (Irurzun-Behar Zana) 15 tantorekin geratu ziren Etxezarreta-Urruzolaren aurrean (15-22). 

Bihar, osteguna, beste bi partida jokatuko dira; batetik:  Urbieta II-Ormazabal (Behar Zana) bikotea lehiatuko da Zabala-Beloki (Zazpiturri) bikotearen aurka. Eta, bestetik: Lizaso-Urbieta(Behar Zana) pelotariak Urkizu-Labaka (Hernani) pelotarien aurka arituko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!