Aizkardiko irteera Uztailak 18an

Irune Alfonso 2021ko uzt. 1a, 18:26

©gorbeaamets-ortzadar

Baztan ingurura irteera antolatu dute Aizkardi mendizale elkarteko kideek. 

       

Berroetatik abiatuta; lehenik Abartan (1100m) eta gero Saioa (1417m) gailurrak igoko dira.  Ondoren, abiatutako tokira itzultzeko asmoarekin. Irteeraren iraupena 6:00 ordu ingurukoa izango da eta luzera 22 kilometrokoa.
        

Izena emateko, telefono honetara deitu: 649717182 (20:00-22:00)  edo Aizkardi aretoan, ostegunean ordutegi berarekin.  Izen ematea hilak 15 baino lehen izan beharko da. 

Irteera goizeko 7:00etan izango da (Uztailak 18), Olaederra kiroldegitik abiatuta. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!