Behar zana Gipuzkoako errebote finalera

Irune Alfonso 2021ko uzt. 4a, 11:04

Atzo arratsaldean jokatu zen Gipuzkoako txapelketako final-erdi triangularra. Oiartzungo Txost taldea eta Behar Zana pilota tardearen arteko partidan, Villabonako taldea nagusitu zen. Orain, finalerako pasea lortuta egun handiaren zai geratzen dira; finala uztailaren 11an jokatuko da Villabonako Errebote plazan. 

 

Jarraian, final-erdi triangularteko emaitzak:

Behar Zana 6
Zubieta 7

Behar Zana 7
Txost 6

Txost 3
Zubieta 7

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!