"Errimak bi oinetan" dantza ikuskizuna

Irune Alfonso 2021ko uzt. 4a, 22:26

Haatik dantza konpaniak errimaz eta dantzez osaturiko ikuskizuna eskaini du Errebote plazan. Interpretazioak leku handia izan du saioan, eta umore puntua ere jarri dute. Harrera ezinhobea izan du ikuskizunak. 

Zuzendariak: Aiert Beobide Eta Unai Elizasu

Koreografia: Talde sorkuntza.

Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Nagore Zabala.

"'Errimak oinetan' ikuskizunarekin bizitakoaren ondoren, formatu bera izango duen gai, bertso eta dantza berriez osatutako bigarren ikuskizun batekin gatoz. Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldi entretenigarri eta dibertigarri bat. Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna. Eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!