Arratzain eta Otelarrera gas naturala eramateko instalakuntza lanak hasi dira

Irune Alfonso 2021ko uzt. 6a, 16:10

Arratzaingo hezkuntza eremura (Fleming Herri Eskolara eta Erniobea BHIra), udal futbol zelaira, Hika Txakonlindegira eta inguruko zenbait baserri eta etxebizitzetara iritsiko den gas natural hoditeria ezarriko du datozen asteetan.

Orain arte gasoleoa erabili da galdaratako erregai gisa, Udal futbol zelaia eta Arratzaingo hezkuntza eremuan.

Zaharkitutako erregaia izateaz gain, kutsakorra eta garestia denez, erregai naturalaren aldaketa egitea erabaki da, merkeagoa eta garbiagoa delako. Gainera, hoditeria  honek etorkizunean hidrogenoa erabiltzea ahalbidetuko du, beraz, etorkizuneko energia berriztagarrientzat prest egongo da azpiegitura.

Lanak, iraila hasierarako amaituko dituztela aurreikusten da. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!