Remi gogoan ekimena:
Uztaila iristen den bakoitzean barruan zerbait mugitzen zaigu.
Eta aurten ere hala izan da.
2009ko uztailaren 31n gertatu zena ez dugu inoiz ahaztuko. Gainera, duela egun batzuk Remiren Etxeondoko zuhaitza puskatu izanak itxi gabeko zaurian min eman digu.
Memoria lantzen jarraitu beharra dagoela garbi geratu zaigu. Herriko belaunaldi gazteek ere jakin dezaten Remi nor izan zen.
Herri honen alde lan egin zuen gazte bat, ordutegiei erreparatu gabe, herrigintzan aritu zen Amasa-Villabonako seme bat.
Uztailaren 31 hartan, udal ordezkari gisa lanean ari zela, bihotza leherrarazi zioten. Ertzaintzaren presio eta probokazioen aurrean, Santio jaiak istilu gabe amaitzea nahi zuen, baina ez zuten bakean utzi.
12 urte inork azalpenik eman gabe, eta inork eragindako galeraren ardura beregain hartu gabe.
Egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa exijitzen jarraitzen dugu, Remiri zor zaion aitortza egiteko.
Horregatik, aurten ere, uztailaren 31n, Remiren harri ondoan elkartuko gara, iluntzeko 20:00etan.
Uztailaren 31n, Remiren harri ondoan elkartuko gara, iluntzeko 20:00etan.