Murchanten eraildako emakumearen aldeko elkarteratzea

Aiurri 2021ko uzt. 9a, 21:21

Lurgatz eta Akain talde feministak deitu dute elkarteratzea arratsaldeko 19:00tan Villabona eta Zizurkil batzen dituen oinezko zubian. 

Jarraian irakurri duten komunilatua.

KOMUNIKATUA
Zorigaiztokoa baina asteazkenean beste erailketa bat jaso zen Murchanten, Nafarroan. Honekin,
2003tik 110 izan dira eraildakoak. Euskal Herrian erailketa bat dagoen bakoitzean, hemen
elkartuko garela aipatua dugu, indarkeria matxistarik gabeko Aiztondo bailara bat nahi dugulako,
eraso sexistak onartzen ez dituen bailara batean bizi nahi dugulako.


Bai Akainek, baita Lurgatzek ere beste behin salatu nahi dugu biolentzia matxistaren pandemiak
mendeak daramatzala gure mundu honetan. Inor ez da arduratzen berataz baina gizartearen
erdiari eragiten digu zuzenean eta ozen salatuko dugu ez gaudela prest gaitz hau gehiago
jasateko. Feminismoa da daukagun antidoto bakarra eta gizarte guztian zabaltzen saiatuko gara.


Bizi dugun osasun krisi honetan biltzeko eta harremantzeko inoiz baino oztopo gehiago ditugu.
Hala era, mugimendu feministatik badakigu zaintza sareak ezinbestekoak direla indarkeria
sexistari aurre egiteko, modu berriak bilatu behar izan ditugu harremanak zaintzeko, baina inoiz
ez dugu indarkeriaren aurka borroka egiteko indarra galdu.


Aurten ere ozen esango dugu nazkatuta gaudela erasotuak eta erailak izateaz! Indarkeria sexistari
aurre egiteko lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu. Egungo jarrera
konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak
behingoz har daitezela exijitzen dugu.


Honekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak direlako jokoan daudenak eta
bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugulako. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan
jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte
GORA BORROKA FEMINISTA!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!