Zubieta Erreboteko finalaren garaile

Aiurri 2021ko uzt. 12a, 15:34

Karlis Medrano argazkilariak egindako argazkia

Atzo goizean jokatu zen Erreboteko finala errebote plazan. Beharzana etxeko taldea (Villabona) Zubieta taldearen aurka lehiatu zen. 

Etxekoek ez zuten garaipena lortu eta Zubieta taldeak 7-13 irabazi zuen. 

 

Behar zana taldearen jokalariak: Beñat Karrera, Eneko Maiz, Aratz Luixa, Beñat Iraola, eta Andoni Zabala izan ziren. 

Zubieta taldearen jokalariak: Gartzia, Argote, Bodagarai, Iruretagoiena eta Aizpurua. 

Finaleko jokalaririk onenaren saria Ander Iruretagoienak eraman zuen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!