Irrintzi Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, lehen aldiz Sandra baserrira igo dira txirrindulariak. 4 kilometroko aldapa igo dute ehuneko 10 eko maldarekin. Irteera Errebote plazan izanik, bi minuturen tartean atera dira txirrindulariak.
Irabazleak hurrengoak izan dira:
Lehenengo postuan (Sub 18):
Ibai Gabarain,18.31 minututan.
Lehenengo neska:
Lorea Burgaete, 18.31 minututan
Lehenengo mutila:
Luis Mari Urizar, 14.19 minututan.
Datorren urtera begira, egitasmoa berriro ere antolatzeko asmoa dute Irrintzi elkarteko antolatzaileek.