Makulu Ken kontzertuaz gozatzeko aukera

Irune Alfonso 2021ko uzt. 23a, 21:00

Makulu Ken  afrobeat talde gipuzkoarraz gozatzeko aukera izan dute, gaur arratsaldean Gurea antzokian. Afrobeat doinuak gozatu eta eserlekuetan dantzatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. 

 

 Aurreneko diska 2012an aurkeztu zuten eta 2016an “Kalékalé” izeneko bigarren albuma sortu, Durangoko azokan kritika onak jaso zituena. Taldeak euskaraz eginiko afrobeat estiloa lantzen du gehien bat, eta zuzenekoan 9 musikari aurkituko dituzu oholtza gainean: 

AHOTSA ETA XEKEREA: Eider Ormazabal

AHOTSA ETA KITARRA: Xabier Herrera ‘Xa2 makulu’

TEKLAK: Bea Hurtado /

KONGAK ETA DJENBEA: Iñigo Suberbiola

BAXUA: Unai de Andres ‘Patxus’

BATERIA: Nagore Etxabe

SAXOFOI BARITONOA: Pau Torres

SAXOFOI TENORRA: Ixak Oiartzabal 

TRONPETA: Julen Rodriguez Erreboteko plaza

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!