Lapurreta egin dute Villabonako Gaztetxean

Irune Alfonso 2021ko uzt. 24a, 11:37

Villabonako Gaztetxeko atearen sarraila hautsi eta barrura sartu dira.

Dirua eta ordenagailua eraman dituztela aipatu dute bertako kideek.  Hala ere, lanerako gogoa eta indarra ez dietela ez  kendu, ez lapurtuko adierazi dute.

Rainbow eta Iratzar tabernetan itxulapikoak utzi dituzte norbaitek ekarpena egin nahiko balu. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!