"Kopla zaharrak” eta Korrontziren doinu berriak bateratzen dituen ikuskizuna izan zen. Produktu berria, originala eta ineditoa. Ikuskizunaren muina euskarazko “Kopla zaharrak” da, gehienak Xabier Amurizarena, eta proiektu honetarako espresuki sortutako beste koplak, antzinako kopla zahar tradizionalen ikerketa lanean bildutakoak. Oholtzan, Amasa-Villabonako Oinkari Dantza Taldeko kideak bidelagun.
Parte hartzaileak: Korrontzi, Oinkari, Xabier Amuriza, X.B. Leturia, Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze