Ekitaldi ugari egin ziren atzo arratsaldean, Villabonan. Santio jairik ez egon arren, kultur programazio zabala dute, baina, atzo arratsaldekoa ez zen bertan agertzen. Erraldoiak eta ipotxak ibili ziren Villabonako kaleetatik; "sorpresa" izatea nahi zuten Besomotza konpartsako kideek, herritarrentzat eta haurrentzat opari moduan izateko. Gainera, horrela, ezustean harrapatu eta jende pilaketak saihestu zituzten.