Eguraldiak ez du laguntzen aire libreko ekintzak egiterako orduan, eta horregatik, hainbat ekintzek aldaketak izan dituzte:
Gaur arratsaldean Amalur plazan Zikoinak filma aire libreko zinea zegoen antolatuta, azkenean, gurea antzokian izango da. Ordua arratsaldeko, 19:00tan eta aforoarekin, hala ere, ez da sarrerarik beharko.
Haur abesbatzako hainbat kide konfinatuta daude, eta horren ondorioz, Eresargik larunbat honetarako aurreikusita zegoen kontzertua ez ematea erabaki du. Abesbatzak adierazi duenez, euren asmoa kontzertua beste momentu batean egitea da.
Larunbatean, Remiren omenaldiak, bi leku posible izango ditu; alde batetik, aurreikusita zegoen bezala, Remi Ayestaren ibilbidean, eta bestetik, bigarren aukera bezala behar zana pilotalekuan. Antolatzaileek eguraldiaren arabera erabakiko dute leku batean ala bestean egin. Orduari dagokionez, ez da aldaketarik egon, arratsaldeko 20:00tan izango da.
Pentatloiak ez du aldaketarik izan. Larunbatean arratsaldeko 18:00tan Maiatzaren lehena plazan.