Behar Zana pilota elkarteko kideak Gipuzkoako Pasaka txapelketan

Irune Alfonso 2021ko uzt. 30a, 14:49

Gipuzkoako pilota txapelketa ofiziala abian da Oiartzungo kontzejupean. Aurten lehiaketak ez du parte hartzaile askorik izango, zehazki, hiru bikote lehiatuko dira eta horietako bi Behar Zana Pe Elkartekoak dira, hain zuzen, sei jokalaritik lau 

Elkarteak euskal pilotaren aldeko konpromezuarekin lan egiten du, adin txikiko haurretatik hasi eta helduen mailetaraino; honako hau,  adibide bat besterik ez da.

Pilotariek aurten landu, jokatu eta lehiatutako pilota erak hauek dira:

Joko Garbia, Errebotea, Trinketean eskuz, Xarea,  Paleta goma, Esku pilota ezker paretean, esku pilota plaza librean.

Atzoko jokatu zuten partidako emaitza:
Karrera - Urbieta I 11
Lizaso - Urbieta II 5

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!