Sare sozialetan zabalkunde handia eduki du 1983ko uholdeetako Villabonako argazkiak

Aiurri 2021ko abu. 27a, 13:02

Euria gogotik egin zuen 1983. urteko abuztuan, hamaika tokitan uholdeak eragiteraino. Gertakari hura gogora ekarri nahi izan du twitterreko erabiltzaile batek, garaiko Angel Ruiz de Azuaren argazki batekin.

Antza denez, Villabonako Kale Nagusiko 27. zenbakian dago kokatuta irudia, eta Quique Balerdi da bertan ageri den gaztea. Aiurrik egungo eta garaiko argazkien alderaketa egin du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!