Azken muga jaialdia deabru, gurutze eta sorginekin bete zen

Aiurri 2021eko abuztuaren 31

Eskualdeko Jon Iñaki Ormazabal eta Ramon Balerdiren artelanak  Azken Muga Nazioarteko Arte eta Kultura Jaialdiaren seigarren edizioan izan ziren ikusgai. Hauekin batera, Amasa-Villabonako Zunbeltz Elkarteko Kale Antzerki Taldeak ere parte hartu zuen; bi artelanekin, ikuskizuna, performancea sortuz. Parte hartzaileak oso pozik daude, harrera bikaina izan baitzuen performanceak. Jaialdia urriaren 2ra arte egongo da martxan. 

 

Argazkien egilea: Egoitz Bengoetxea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!