Udalak asteburuan Amasako hilerrian eragindako kalteak salatzen ditu

Aiurri 2021ko abu. 31a, 15:08

Asteburuan kalte ugari eragin dituzte Amasa-Villabonan. Udalak argitaratu duenez, larunbat gauean hainbat lagun hilerrira sartu eta nitxoak babesten dituzten kristalak hautsi eta beste hainbat elementu kaltetu zituzten. Gainera, Amasako elizara ere sartu direla aipatzen dute nahiz eta kalterik ez eragin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!