4. emakumea eta sailkapen orokorrean 34.igerilaria izan da Erika Amundarain

Irune Alfonso 2021ko ira. 6a, 12:12

4.emakumea izan da Erika Amundarain igerilari gaztea Koro hirukoitza edo ezagunagoa den "Triple Corona" itsas-zeharkaldian. Emaitza bikaina lortu du billabonatarrak; 23 kilometro egin ditu 6 ordu eta 41 minututan. 

Asteburua zirraraz betea izan du billabonatarrak, orain, lortutako emaitza asimilatzea egokitzen zaio. Igerilariak dioenez, neke fisikoa eta psikologiko handiarekin dago, pozik lortutako emaitzarekin, baina, aldi berean, esperientzia oso gogorra izan da berarentzat. Orain, etapa bat amaitzearekin batera, beste bat hasiko du, deskantsuarena. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!