Nesken futbol taldea sendotzeko jokalarien bila Billabona F.K.E.

Aiurri 2021ko ira. 16a, 10:55

Nesken futbol taldea sendotzeko jokalari bila dabiltza, horretarako, 2021/2022 denboraldian nesken futbol taldera batzeko alebin eta infantil mailako jokalari berriak erakarri nahi ditu Billabonako futbol kirol ekarteak. 

Adinari dagokionez, 2011 eta 2010. urtean jaiotakoak (alebinak), edo 2009 eta 2008an (infantilak) jaiotako neska oro gerturatu daiteke entrenatzera.

Horretarako irailaren 17an edo 24an, ostirala, arratsaldeko 18:15etatik  19:45etara Arratzainen egingo diren entrenamenduetara agertzea besterik ez da behar.  Ate irekiak izango dira nahi duenak proba dezan. Egun horietan agertzerik ezin duenak ez du bertan apuntatzeko arazorik izango, izan ere, harremanetarako kontaktua jarri dute martxan. Beraz, azaldu ezin duenak eta taldeko partaide izan nahi duenak kontaktuan jarri beharko du hurrengo bi bide posibleetatik:

 676 12 06 54  telefono zenbakira edo email bat bidali billabona@bfke.eus helbidera.

"Kirola egiten hasi nahi baduzu giro jatorrean, zatoz gurekin jolastera!"

 



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!