Pettiren kontzertua Errebote plazan

Irune Alfonso 2021ko ira. 18a, 10:18

Pettiren doinuek ozen jo dute Errebote plaza, gogoeta eta poesia uztarturik kontzertu ederra eta indartsua ikusteko aukera bikaina izan da. 

Juan Luis Perez Mitxelenak ‘Petti’ izenez aurkezten du bere burua musikaren munduan. Duela 21 urte atera zuen bere lehen diskoa, eta ‘Manipulazio estra-tegiak’ hamahirugarrena du. Bide horretan, estilo ugari landu ditu, eta nortasun handiko kantutegia osatu du. Bere ezaugarri bereizgarriak erraietatik sortzen zaion ahotsa eta gitarra jotzeko trebezia dira. Pentsamendua, poesia eta doinua; hirurak batzen ditu Pettiren azken proiek-tuak. Hain zuzen, komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituen estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk. Gogoeta horiek bere egin, alanbikatu, eta hitz eta musika bihurtu dituzte Harkaitz Cano idazleak eta Pettik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!