Nesken futbol taldea sendotzeko bigarren deialdia, ostiralean

Irune Alfonso 2021ko ira. 22a, 13:37

Billabonako futbol kirol elkartea nesken futbol taldea sendotzeko jokalari bila hasi zen pasa den astean. Lehenengo deialdian hainbat neskek izena eman zuten arren ateak zabalik daude oraindik.

Horretarako, ostiral honetan, arratsaldeko 18:15 etatik 19:45etara Arratzainen egingo diren entrenamenduetara agertzea besterik ez da behar, eta agertu ezin duenak email baten bitartez edo telefono dei baten bitartez apuntatzeko aukera izango du; 676120654 telefono zenbakira deituz edo billabona@bfke.eus helbidea erabiliz.

Taldeei dagokionez, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013ko neska guztiak daude Arratzainera igotzera gonbidatuta:

- 2012 eta 2013ko neskek aurten benjamin talde mixtoan (hau da, neska eta mutilak batera) jolastuko lukete; entrenamendua 17:15-18:30etara izango da. 
- 2010 eta 2011koek alebinen nesken taldean jolastuko lukete; entrenamendua 18:15-19:45etara izango da.
- 2008 eta 2009koek infantil nesken taldean jolastuko lukete; entrenamendua 18:15-19:45etara izango da. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!