2021/10/10 17:00

DARTAGNAN ETA HIRU MOSKETXAKURRAK filma

DARTAGNAN ETA HIRU MOSKETXAKURRAK filma
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

D Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!