13 minutuko 13 ekimen, Amasa-Villabonan

Aiurri 2021ko ira. 29a, 11:13

13/13 auziagatik 13 minutuko 13 ekimen antolatu dira Villabonan. Egun osoan zehar ekimenak egingo dira herriko hainbat txokotan, beraz, larunbata ekintzez betea egongo da. Herrikoa den Julen Zelarain 13/13 sumarioan inplikatu zuen Guardia zibilak 2010eko apirilean, euskal presoen abokatuen aurkako sarekada burutu ostean. 

 Zortzi pertsona dira auzi berean auzipetuak, hain zuzen: Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre, Nerea Redondo eta Juan Mari Jauregi. Presoengan eragiteko ETAren aginduak jaso izana leporatzen zaie auzipetuei, eta 77 urteko kartzela zigorra da fiskaltzaren eskaera guztira.

 

 

 

Egun osoan zehar hainbat ekitaldi: 

  • 08:00tan Gosaria Malkar Plazan
  • 09:00tan Kontzentrazioa Berdura Plazan
  • 10:00tan Kontzentrazioa Malkar Plazan
  • 11:00tan Slack-line Errebote Plazan
  • 12:00tan Dantzak Malkar Plazan
  • 13:00tan Kontzentrazioa Malkar Plazan
  • 14:00tan Kontzentrazioa Berdura Plazan
  • 15:00tan Xake Txapelketa Malkar Plazan
  • 16:00tan Kontzentrazioa Malkar Plazan 
  • 17:00tan Kontzentrazioa Malkar Plazan
  • 18:00tan Kontzertu akustikoa Malkar Plazan
  • 19:00tan Manifestazioa herrian zehar
  • 20:00tan Pintxopote Berdura Plazan
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!