III.BTT Martxa Amasa-Villabonan

Aiurri 2021ko ira. 30a, 12:15

III.BTT Martxa larunbatean egingo dute Irrintzi txirrindularitza elkartearen eskutik. Izen emateko azken eguna, bihar, ostiral eguerdia izango da. 

Mendi bizikleta martxa goizeko 9:00etan hasiko da Errebote plazan eta, amaiera ere bertan izango da. Mendi bizikleta ezagutarazi eta sustatzea da helburua beraz ez da ez sailkapenik ez lehiarik egongo. 

Martxa honek bi ibilbide izango ditu; luzea eta motza. Luzea 38 kilometrokoa izango da 1400+ desnibelarekin. Motza aldiz, 28 kilometrokoa 1000+ desnibelarekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!