Dupla taldearen ikuskizuna

Irune Alfonso 2021ko urr. 2a, 13:06

 Dupla taldeak kontzertua eskaini beharrean  ikuskizuna eskaini zuen.  Musika urbanoa egiten duen Aguraingo bi mutil dira. Ukitu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen bikotea. Pop musika entzuten eta dantzatzen aritu ziren herritarrak.  Zuzeneko indartsuarekin, ahotsa eta bateria elektronikoa nahastuz  eta antzerkiarekin batera,  ikuskizun bisuala sortu zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!