Amasa-Villabonako udala itzalaldi masibo eta kazerola-jotzearekin bat

Aiurri 2021ko urr. 5a, 10:01

Argindarraren prezioaren etengabeko igoera salatzeko asmotan,  Deskonektatu elektriketatik! lemarekin, itzalaldi elektriko masiboa deitu dute urriaren 8rako, 22:00etatik 22:30etara. Gainera, kazerola jotzea ere deitu dute.

Amasa-Villabonako Udalak honakoa adierazten du:

1. Espainiar estatuko enpresa elektrikoak argindarraren prezioarekin egiten ari direna, iruzur larria dela salatzen du.

2. Euskal Herriak burujabetza energetikoa behar du, espainiar estatuan ezarritako oligopolioa apurtuko duten sistema propioak behar ditugu, sistema bidezkoak publikotik eraikitzeko eta argindarra oinarrizko ondasun eta eskubide gisa errespetatzeko.

3. Eusko Jaurlaritza interpelatzen dugu, arlo honetan lankidetza publiko komunitarioa, deszentralizatua eta kontrol publikoa bermatuko dituen neurri zehatzak har ditzala presazko izaerarekin.

4. Amasa-Villabonako Udalak datorren urriaren 8an, 22:00tatik 22:30etara deitutako itzalaldi masibo eta kazerola-jotzeko deialdiarekin bat egiten du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!