Zuen dendaren azken sasoian murgildu garela esan daiteke?
Hemendik bi edo hiru urte barru itxi egingo dugu. Gure asmoa eskualdatzea da. Norbaitek negozioarekin jarraitzea nahi dugu, baina horrela gertatzen ez bada itxi egin beharko da.
Noiz zabaldu zenuten negozioa, eta zein izan da zuen ibilbidea?
Negozio hau nire gurasoengandik dator. Duela 21 urte hartu genuen haiek erretiroa hartu zutenean. Nire gurasoek 37 urte egin zituzten lanean. Produktuei dagokienez, beti etxe berdinekin egin dugu lan. Ordulariak, bitxiak, zilarra eta oparitarako artikuluak saldu ditugu beti.
Bestela ere, zer nolakoa da tokian tokiko merkataritza?
Aurrera jarraitu behar duten tokian tokiko saltokiak internet sarera zabaldu behar du, Facebook, Twitter eta antzeko sare sozialen bitartez. Belaunaldi aldaketarekin ere estrategia-aldaketa egon behar duelako. Gaur egun, negozioa ireki behar baduzu, zure produktu-lerro propioa sortzea askoz ere hobea izango da aurrera jarraitzeko, baina, horretarako diseinatzen jakin behar da. Salmenta denda fisikoan eta on line bidez ere ondo pentsatu eta planteatu behar da.
Aldiz, herrian bertan erosteak badu abantaila garbia: gertuko tratua.
Zalantzarik gabe, aholkularitza oso garrantzitsua da. Argazkian ikusita buruan ideia egin dezakezu, baina jakina, ezin duzunez ikusi ezustekoak har daitezke. Aholkularitza funtsezkoa da eta aholkularia edo saltzailea gertu izatea oinarrizkoa da, arazorik izan ezkero konpondu edo aldatzeko. Tokiko salmenta gertukoa da, zugandik zuregana. Jendea ezagutzen duzu eta beti laguntzeko prest zaude.
Gogorra da merkatalgune batean lan egitea?
Lehen negozioa eramatea errazagoa zen, ez zegoen horrenbesteko lehiarik. Kale hau saltokiz beteta zegoen, eta guztia aldatu da orain. Negozio txikia itxita dago, geroz eta gutxiago gara eta belaunaldien arteko erreleborik ez dago. Gazteek eroso bizi nahi dute, eta merkataritzako lana oso lotua da. Jendeak ostiral arratsaldean jai egin nahi du, eta hori tokiko merkataritzan ez da posible. Larunbat goizean lanera etorri behar da.
Amasa-Villabonak inguruko herrientzat erakargarria da. Lan asko egin duzue beste herrietako merkatarientzat?
Bai, Adunatik, Asteasutik, Andoaindik, Donostiatik eta Frantziatik hurbiltzen zaizkigu. Batzuk oporretan zirela, baina gero errepikatu egiten dute. Azkenean, familia batzuk seme-alabak edo gurasoak dituzte herri txikietan, eta etorri eta bisitaldia egiteko aprobetxatzen dute.
Eskertuta zaudete billabonatarrekin?
Den-dena eskertu behar diegu, gehiengoak bikain tratatu gaitu eta hori poztekoa da.
Zer esango zenieke?
Norbaitek negozioari segida ematea nahiko genuke. Ez dugu denda itxi nahi. Eskualdatzea gustatuko litzaiguke, izan ere, pena handia ematen digu uzteak. Bikote gazteak, emakume borrokalariak... pixka bat ikasiz gero negozioa aurrera atera daiteke.
Elkarrizketa osorik, Aiurri hamaboskariaren 591. zenbakian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.