Pilota partidaz betetako astea Behar Zanako jokalarientzat

Aiurri 2021ko urr. 14a, 10:48

Enrike Abril finala jokatuko du Behar Zanak Donibane Lohizuneko Luzea taldearen aurka. Partida, Oiartzunen jokatuko da Igandean,  arratsaldeko 16:30tan. Horrez gain, Euskal Herriko VI. Bote luzeko finala ere jokatuko da Buñuelen eta Bizkaia 1 taldearen aurka lehiatuko da Jon Urbieta, Behar zanako pilotaria,  Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz. 

Gainera, aste honetan hasiko da Gipuzkoako erendimendu txapelketa eta Behar Zanako 18 taldek parte hartuko dute, honekin batera, ligaxkako partidek aurrera jarraitzen dutela ahaztu gabe. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!