Larunbat musikatua, Amasa-Villabonan

Aiurri 2021ko urr. 14a, 13:24

Beertoki Fest berriz ere martxan da. Covid-19a dela eta iaz ezin izan zuten antolatu, baino, inoiz baino gogotsuago daude bertako kideak. Beertokiko lagunek herritarrentzat ez ezik, eurentzat disfrutatzeko eguna ere izatea nahi dute eta kulturaz gozatzeko kontzertuak jarri dituzte. 

Herritarrak gogotsu daude, izan ere, sarrera guztiak saldu ondoren, beste 30 jarri dituzte salgai. Nabarmentzekoa da hasiera batean, mahaia eta aulkiekin izango zela jaialdia, baina, azkeneko aldaketetara moldatuta kontzertuak zutik ikusteko aukera izango da, beti ere, segurtasun neurri guztiak bermatuz. Kontzertuak arratsaldeko 17:00etatik aurrera ikusteko aukera izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!