Gasteizko erailketa salatzeko elkarretaratzea

Irune Alfonso 2021ko urr. 14a, 19:57

"Eraso sexistarik ez! Autofedentsa feminista!" izenburupean, Gasteizko erailketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Lurgatzek. Zizurkil eta Villabona arteko oinezko zubian. Lugartz talde feministako kideek eta Akain talde feministako kideek euren babesa eta haserrea adierazi dute elkarteratzean. 

Hona hemen adierazi duten komunikatua: 

Zorigaiztokoa baina asteartean beste erailketa bat jaso zen Gasteizen. Honekin, 2003tik 112 izan dira eraildakoak. Euskal Herrian erailketa bat dagoen bakoitzean, hemen elkartuko garela aipatua dugu, indarkeria matxistarik gabeko Aiztondo bailara bat nahi dugulako, eraso sexistak onartzen ez dituen bailara batean bizi nahi dugulako.


Hemendik beste behin salatu nahi dugu biolentzia matxistaren pandemiak mendeak daramatzala gure mundu honetan. Inor ez da arduratzen berataz baina gizartearen erdiari eragiten digu zuzenean eta ozen salatuko dugu ez gaudela prest gaitz hau gehiago jasateko. Feminismoa da daukagun antidoto bakarra eta gizarte guztian zabaltzen saiatuko gara.


Bizi dugun osasun krisi honetan biltzeko eta harremantzeko inoiz baino oztopo gehiago ditugu. Hala era, mugimendu feministatik badakigu zaintza sareak ezinbestekoak direla indarkeria sexistari aurre egiteko, modu berriak bilatu behar izan ditugu harremanak zaintzeko, baina inoiz ez dugu indarkeriaren aurka borroka egiteko indarra galdu.


Aurten ere ozen esango dugu nazkatuta gaudela erasotuak eta erailak izateaz! Indarkeria sexistari aurre egiteko lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu. Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu.


Honekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak direlako jokoan daudenak eta bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugulako. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte


GORA BORROKA FEMINISTA!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!