Amasako mendi duatloia, larunbatean

Aiurri 2021eko urriaren 21a

Hasi da euskal herriko mendi duatloi zirkuitua, eta larunbat honetan, hilaren 23an, Amasan egokitzen da. Goizean, haurrek izango dute euren duatloian parte hartzeko aukera, goizeko 12:30tan. Ondoren, helduen tartea iritsi eta arratsaldeko 16:00tan duatloiaz gozatzeko aukera izango da. Korrika eta bizikletan arituko dira parte hartzaileak; indibidualki, edo, aurten, erreleboka parte hartzeko aukera berriarekin.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!