Modu ekologikoan ekoiztutako produktuak izango dira azokan, beraz, gerturatzen direnek natura errespetatuz, inolako kalterik sortzen ez duten produktuak erosteko aukera izango dute. 16 postu jarriko dira denera Errebote plazan; ogia, gozoak, arropa, eztia, barazkiak, kontserbak, eta frutak aurkituko dira besteak beste.
Egitarauari dagokionez; goizeko 10:00etatik 14:00 arte azokaekologikoa izango da. 12:00tan Show cooking Javi Rivero sukaldari billabonatarraren eskutik eta 12.00tatik 14:00etara Kantina izango da Berdura plazan.