[SANTU GUZTIEN EGUNA]

Amasako hilerrira igotzeko autobusak

Aiurri 2021ko urr. 28a, 09:28

Amasako hilerrira joateko autobusa antolatu du udalak. Hilaren 1ean, Santu guztien egunean, udalak doako autobus zerbitzua ezarriko du. Horrela, herritar guztiek hilerrira joateko aukera bermatuz. 

Autobusa, Villabonako Olaederra kiroldegitik abiatuko da eta Amasatik Villabonara jaisteko, Amasako plazatik irtengo da. Autobusa Izaskun konpanikoa izango da. 

Ordutegiari dagokionez, autobusak orduro igoko dira hilerrira.

Villabonatik-Amasara (Olaederra kiroldegian)

  • 09:30
  • 10:30
  • 11:30
  • 12:30
  • 13:30

Amasatik-Villabonara (Amasako plazan)

  • 10:00
  • 11:00
  • 12:00
  • 13:00
  • 14:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!