2021/10/29 - 2021/10/30 Berdura plazan

Hellbona jaialdia, Heavy Metal kontzertuak

Hellbona jaialdia, Heavy Metal kontzertuak
Amasa-Villabona

Asteburu osoan zehar Heavy metal-az gozatzeko aukera izango da Amasa-Villabonan, Rainbow tabernak antolatuta. Jaialdi hau osatzerako garaian laguntzaileak izan ditu, hala nola, Beertoki elkartea, Sahrijai elkartea, Apatx taberna eta Ayestaranena. Bi eguneko egitaraua osatu dute eta hainbat kontzertu ikusteko aukera izango da; Brea, Hybridmoon band, Basati, Bloody Brotherhood eta Meliora. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!