Gau Beltza Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2021ko urr. 31a, 10:27

  Gau Beltza ospatzeko eguna da gaurkoa eta Amasa-Villabonan ere antolatu dute ekimena. Gazteleku kanpoan elkartuko dira, arratsaldeko 18:00tan, haurrak taldeka arimen ibilbidean sartzeko. 

Txikienek gurasoen laguntzarekin egin dezakete ibilbidea. Etxeko arropa zaharrarekin eta aurpegian maindirearekin mozorrotuta joan beharko dute. Ondoren, 19:30ean, Errebote plazan arima guztiak elkartuko dira, suak piztu, beldurrak erre, gaztainak jan eta kopla abestuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!