Lehenengo azoka ekologikoa Villabonan

Irune Alfonso 2021ko urr. 31a, 15:59

Goizeko 10:00etan hasi da lehenengo azoka ekologikoa Amasa-Villabonan. Euskal herriko hainbat eremuetatik etorritako nekazari eta baserritarrak ikusi dira, hala nola, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritakoak. Produktu anitzak ikusi dira nagusiki barazkiak eta gazta, alabaina, txokolatea, gatza mermelada, eta beste hainbat material dastatzeko eta erosteko aukera izan dira. Kalabaza tailerra ere izan da goizean goizetik eta haurren artean harrera bikaina izan du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!