Amasa garai bateko jaietan mugilduko da, edo ia-ia

Irune Alfonso 2021ko aza. 6a, 07:51

Distopia taldea udan aritu zen Villabonan.

Amasa jaietan murgilduko dela iragartzea normaltasunaren bidean ondo goazela esatearen parekoa da. Udazkenean murgilduta, eta osasun alarma bertan behera egonik, ekitaldiz beteriko egunak datoz amasarrentzat eta hitzorduetara hurbilduko diren gainerako festazaleentzat.

Nondik gatozen eta nora goazen, ezinbestekoa zaigu erreferentziak gertu izatea. Bota dezagun begirada 2020ko azarora. Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo intzidentzia-tasa gorenean zela, Osasun Sailak PCR proba masiboak egiteko deialdia egin zien 13-40 urteko biztanleei. Azaroaren 13an eta 14an 1.200 lagun igaro ziren Beharzana pilotalekutik, ordu gutxiko tartean. Amasako Mendi duatloia eta jaiak bertan behera geratu ziren. Murrizketaz beteriko aroa zen hura, giza interakzioa gutxienera mugatu behar izan zelarik. Hamabi hilabete igaro dira geroztik, eta birusaren agerraldiak geraraztea lortu dela dirudi. Iaz, sasoi honetan eta pandemia betean, Jai Batzordeko Kepa Otegik honakoa adierazi zion Aiurriri: "Nahiz eta aurten Samartiñak ez diren izango, ilusio horri eusteko eskatuko nieke. Herriko festetan egoten den festa giroaz ez ahazteko, gure herri identitateaz. Eta baserrietako jendeari ere animoak eman nahiko genizkieke. Guk ere tristura handiz hartu dugu egoera, baina aurtengoa bisitaldirik gabeko egunak izango dira. Lasai egon daitezela amasar guztiak, dagoeneko datorren urteari begira gaude eta". Eta halaxe izango da. Denborak arrazoia eman dio Kepa Otegiri, aurtengoan jaiak bueltan izango baitira. Arrazoia eman dio, eta nola gainera! Distopia taldearekin igoko baita taulagainera, zain izango dituen dozenaka lagun dantzatzeko prest direla.

Amasako jaiak 2021. Egitaraua:

Azaroak 9, asteartea

18:30 Pelota. Herriko gazteen arteko pelota eta frontenis finalak.
19:30 Txupinazoa. Martina sorginaren jaitsiera Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldearekin.

Azaroak 10, asteazkena. Oilasko Jokua

06:00 Gazteen gosariaAmasa kafetegian, trikitilariak.
14:30 Gazteen bazkaria.  Uxo-Toki elkartean.
17:00 Soka-dantza eta aurreskua plazan.
21:00 Gazteen afaria  Iturri-goxo jatetxean.

Azaroak 11, osteguna 

10:00 San Martin eguneko meza.

Azaroak 12, ostirala

17:00-19:00 Puzgarriak. Eta txokolate beroa frontoian.
17:30 Kontzertua. Dudik-p musika taldearen kontzertua.
19:30 Bakailao lehiaketa. Amasako XVIV. bakailao lehiaketa Iturrigoxon.
23:30 Elektrotxaranga. Distopia musika taldearen emanaldia.

Azaroak 13, larunbata

11:00 Ume krosa. Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko umeentzat.
12:00 Herriko proba.
18:30 Bertsolariak. Unai Mendizabal, Onintza Enbeita, Xebastian Lizaso eta Oihana Iguaran. Gai jartzaile, Imanol Artola "Felix". Bertso saioa elizan izango da.

Azaroak 14, igandea

18:00 Herri kirolak. Amasarrak vs Berroeta-Aniz.
Ondoren, Martina Sorginari agurra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!