Giza Eskubideen urraketak biltzen dituen webgune berria aurkeztu du Udalak

Amasa-Villabonako Udaleko Memoria eta Bizikidetza Batzordeko kideek (EH Bildu, EAJ-PNV eta PSEko ordezkari politikoek) agerraldia egin dute gaur goizean Villabonako udaletxean, Javier Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariarekin batera. Amasa-Villabonan izandako edo amasa-billabonatarrek pairatutako Giza Eskubideen urraketak biltzen dituen webgune berria aurkeztu dute.

Azken bi urteetan Aranzadi Zientzia Elkartea gertatutakora hurbiltzeko testigantzak biltzen aritu da. Hemendik aurrera, egindako ikerketa lanaren emaitza ezagutu eta kontsultatu ahal izango da, gaur bertan aurkeztu den web orriaren bidez.

Buces-ek azaldu duenez, webgunean Memoria Historikoa (1936ko gerra eta lehen frankismoa) eta Gertuko Memoria (1960. urtetik gaur egun artekoa) bereizten dira eta bi epealdietan izandako gertaerei buruzko informazioa, biktimen biografiak, testigantzak etab. biltzen dira bertan. Gainera, Buces-ek asko eskertu du aldez aurretik Aritza kultur elkarteak egindako lana, eta lanean jarraitzeko, gonbita egin die indarkeriarekin zerikusia duten gertakarien berri izan dezaketen pertsonei beren ekarpena egin dezaten euren lekukotza emanez. Azpimarratu du, lekukotza horiek errespetu osoarekin egingo direla eta beti lekukoaren nahiak eta asmoak beteko direla. Hau da, modu askotan jaso daitezkeela testigantzak (bideo bidez, audio bidez, izen-abizenak aipatuz eta anonimotasunean ere). Izan ere,  informazioa biltzea eta jasotzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du. 

 

 

Erlazionatuak

Giza eskubideen urraketen inguruko web orria aurkeztu dute

Amasa-Villabona

Amasa Villabonako udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak giza eskubideen urraketak jasan dituzten herritarren te...
Giza eskubideen urraketak jasandako herritarren testigantzak eta informazioa, web orrian

Amasa-Villabona

Amasa Villabonako udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak giza eskubideen urraketak jasan dituzten herritarren te...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!