Gipuzkoako finala eta beste 30 partida

Asteburua pilotaz beterik izango dute Behar Zanako pilotariek. Villabonako Bear Zana pilotalekuan bi jaialdi izango dira jarraian ostiralean. 
 

Plater nagusia 19:00etan hasiko den Gipuzkoako finalak izango dira. Partidan Behar Zanako Urbieta anaiek, Xabi eta Jonek eskuz binaka nagusi mailako 1. mailako finala jokatuko dute Irribarria-Erle Lazkaoko bikotearen aurka.

Hala ere, lehen jaialdia 17:30ean hasiko da. Gipuzkoako txapelketako 5 partida jokatuko dira. Alebinen banakako txapelketan Behar Zanako Iparragirre, Zufiria, Altuna, Larrartek eta eskuz binaka nagusien 3. mailan Iraola eta Jauregik jokatuko baitute.

 

Ondoren 19:00etan Gipuzkoako finalak jokatuko dira. Lehen partidan 2. mailako finalean Legazpi eta Tolosako taldeek jokatuko dute eta ondoren izango da partida nagusia, lehen mailakoa eta Behar Zanako ordezkaritza izango duena. Bi taldeek 2022-2023 denboraldian Ohorezko mailan jokatzeko aukera izango dute.
 
Larunbatean, goizeko 10:30ean hasita eta Bear Zana pilotalekuan beste 6 partida jokatuko dira, guztiak Gipuzkoako infantilen banakako txapelketari dagozkionak. Bertan Mayoz, Oñate, Jauregi,Iraola, Otaegi eta Lacarrak jokatuko dute. Arratsadean berriz, Hernaniko kiroldegian, Behar Zanako neska kadeteek; Irati, Naroa eta Izarok Gipuzkoako Txapelketako finalerdia jokatuko dute Hernaniko Hernani1 - (Iriondo - Kerejeta) bikoteraen aurka. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!