Ekintza ugari Amasan

Irune Alfonso 2021ko aza. 13a, 09:37

Ostiral arratsaldea ekintzez josia izan dute amasarrek. Lehenik eta behin, frontoian haurrak eta gurasoak gozatzeko puzgarriak eta txokolatada izan dute. Puzgarriek, Izugarrizko arrakasta izan dutela aipatu behar da, frontoia haurrez bete-betea izanik,  haurrek bertara igotzeko 30 minutuko ilara egin behar izan baitute. Ondoren, goxotasunean, txokolate beroa hartzeko aukera izan dute. Aldi berean, plazako arkupean Dudik-p taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan da. Bertaratutakoek doinu alai eta dantzagarriak entzuteko aukera izan dute. Ondoren, herritarrek euren etxean egindako bakailua Iturrigoxo jatetxera ekarri, eta bakailau lehiaketarekin jarraitu dute. Gauean, Distopia elektrotxarangaren momentua iritsi eta "martxa" handiarekin amaitu dute eguna

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!