Hona hemen manifestazioaren amaieran egin duten irakurketa:
"Arratsalde on Aiztondo,
Aldez aurretik, eskerrik asko gaur gurekin hemen egoteagatik.
Azaroak 25a da, berriz, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna. Borrokarako eguna.
Larrialdi egoeran gaude, baina ez soilik azken bi urteotan eman den osasun krisiagatik. Euskal Herriak 112 emakume erail dituzte 2003-tik. Ba al da hau baino egoera larriagorik? Krisi ekonomiko eta sozial baten aurrean gaude, era guztietako biolentziaz inguratuta.
Indarkeria matxistak asteko egun guztiak marrazten dizkigu. Nazkatuta gaude gure gorputzak kuestionatzeaz, nazkatuta babosoak aguantatzeaz, emakume* izate hutsagatik zapalduak izateaz, baita dena sostengatzen duen sistema heteropatriarkalaz.
Gu haserre gaude, nazkatuta eta minduta. Baina borrokarako prest. Zirikatzaile jaio ginen, probokatzaile eta erradikal. Eraildako emakume bakoitzeko, bortxatutako, iraindutako, kolpatutako bakoitzeko antolatuko gara. Urteetan zehar zapaldu gaituen sistema eutsi eta beldurra aldez aldatuko dugu, gure hileroko odol eta besazpiko ileetan itotzen zareten arte.
Euskal Herri feminista bat eraikitzera goaz, eta ez dago geldituko gaituenik. Saretuz, borrokatuz eta kaleak hartuz. Indarkeria matxista gabeko bizitzak orain.
Eraso guztien aurrean, autodefentsa feminista.
GORA BORROKA FEMINISTA!"