Antton Pebet memoriala 2021

IX. Antton Pebet memorialari ekin diote

Aiurri 2021ko abe. 2a, 21:51

Arratsaldean Amasa-Villabonako frontoian bi norgehiagoka jokatu dira: lehena, Murua-Aizpuruk eta Etxezarreta-Arangurenek jokatu dute; bigarrena, Etxebarria-Elizegik eta Azketa-Altuzarrek.

Lehen partidan Murua eta Aizpuru izan dira nagusi (22-9). Hasiera bestalkoa zirudien arren, koloredunek erraz gainditu dituzte aurkariak. Lehen sei tantoetan urdinak nagusitu diren arren, Aizpuruk eta Muruak segituan hartu diote tamaina partidari. Maila handiagoa erakutsi dute, bai erasoan eta baita segurtasunean ere. Deskantsoaren ostean, Aranguren eta Etxezarreta hobekiago aritu diren arren, ezin izan diote Muruaren maixukeriei aurre egin. 

Bigarren partida, berriz, bestelakoa izan da. Lehen tantotik oso orekatua eta atzelarien protagonismo handiarekin. Elizegik eta Altuzarrek izugarrizko ikuskizuna eskaini dute eta halaxe amaitu da partida, tentsio izugarriarekin (21-22). Edonork irabaz zezakeen, baina oso alde txikiagatik segurtasuna eta euste handiagoa kantxaratu duenak eraman du garaipen preziatua. 

Lehen partidak izan arren, badira finalerako txartela eskuratzeko aukera asko dituzten pilotariak. Maila izugarria ikusi ahal izan da, Antton Pebet memorialeko bederatzigarren edizioan. Bihar 19:00tan beste bi partida jokatu dira

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!