Lehen partidan Igoak eta Arbizuk Urbieta-Alduntzin bikotearen aurka jokatu zuten. Lehen tantotik norgehiagoka orekatua izan zen arren, azken txanpan Igoak eta Arbizuk maila handiagoa erakutsi zuten (22-17). Bi atzelariek izugarrizko partida jokatu zuten, baina frontoiko ezetasunak pilota lehortu eta errebotera gerturatzeko zailtasunak jarri zizkien. Aurrelariek ere, bereziki tanto politak egin zituzten.
Bigarren partida akatsez josiak egon ziren. Uribek eta Iztuetak 22-13 irabazi zuten Labaka-Cuairan bikotearen aurka. Cuairanek tanto asko galdu zituen eta, beraz, Labakak ezin izan zuen askorik egin. Era berean, aurkariek tanto gutxi galdu eta sendo eutsi zuten.