Behar zana elkarteak eta Amasa-Villabonako Udalak pilotaren gaineko unitate didaktikoa sortu dute

Irune Alfonso 2021ko abe. 15a, 21:04

Iñaki Lizaso Behar zanako pilotaria izan da "Pilotakadek batzen gaituzte" unitate didaktikoaren sortzailea eta egilea. Unitate didaktikoan, Amasa-Villabona herriko pilotaren historia, euskal pilotaren bilakaera, euskal pilota modalitate ezberdinen sorrera eta bilakaera, zenbait bitxikeria eta abar lantzen dira. Lehen Hezkuntzan dabiltzan herriko ikasleentzat dago zuzendua. Beatriz Unzue alkatea, Amagoia Agirre hezkuntza zinegotzia, Nerea Zumeaga Zubimusu ikastolako ordezkaria, eta Jesus Maria Quesada, Fleming herri eskolako zuzendaria euren babesa eta pilotaren garrantzia azpimarratu dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!